Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jesus, Jaun berpiztu,
egidazu argi;
berpiztu zarela
nahi nuke ikusi,
nahi nuke ikusi
edo ta baietsi.

Zure berpiztea
behinena izanik,
sineste horretan
blaitu nahi nuke nik,
zeuri adi bizi
sinesmenean tink.

Sinesten dut baina
fedea gutxi da,
sineskizun hori
gauza gehiegi da,
betiko garela
sinestea baita.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa