Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jaun Jesukristo berpiztu,
fedea nahi dut azkartu,
taxu [kemen] maskal hau supiztu. (1)

Bataioko kandelaren
argia bizi dut, baina
ez nau nahikoa argitzen.

Izan ere gaur egungo
giro lainotsu honetan
zuzien beharra dago.

Zuzien beharra dago:
Jaun Jesus berpiztu horren
pozak suhartu gehiago.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Fedea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa