Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Iraunkortzat naukee,
ta ikusten dabe
zelan eusten deutsadan
heldutakoari.
Nire eskuei odola
darie haizkora apustuan
haizkolariei bezala;
estropadetan arraunlariei
bezala, odola darie
nire esku ta besazpi
hain porroskatuei.
Ta odola dario nire buruari
gogorrago batekin burruka gogorrean
ari den burrukari
makalagoari lez;
nahi ta ezin dauanari lez;
ta agonian bizi naz
hiltzear dagoena
bizitzari itsasten jakon
gaisoa lez.
Iraunkor ni...?
Ez garaipen ustez.
lkusten dotanak
ixpilu gura ninduke
edo ta erantzun. (1)
Sentitzen dotanak
hitzen hegoak eskatzen deustaz
ta, haien truke,
lasaipide bat emon.
Eta erantzunak
irudia ukatzen deust
eta hitzek,
alde egiten deuste
behar dotazanean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa