AOB^
Gizakiagan nahi dut
ukan uste ona,
gizakia maitatu,
hau da nahi dudana;
gizakiaren alde
egin nahi dut lana
gaisoei, zapalduei,
txikiei emana.
Gizakiaren kausa
bizi nahi dut benaz,
justizia bilatuz
ahal nezakeen denaz;
diferentziak eta
morrontza galeraz,
burujabetza dezan
jendeak aukeraz.
Gosea, ezjakina,
lotsaria kendu,
bada oraindik zertan
gartsuki afandu;
pobre ta esplotatu
nahi ditut lagundu,
haien eskubideak
jadetsi ta zaindu.
Herri ta nor bakoitzak
badigu inporta,
badugu zertan eta
nolatan konporta:
elkarren ahaleginak
ditzagun aporta
biziaren alde ta
Herioren aurka.
Bada gizakiaren
alde den jenderik
askapen-justizien
antsiaz beterik:
Lur Berri bat bakean
non bizi librerik,
gozamena dastatuz
bereizpen gaberik.