Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Geza natorkizu, Jauna,
erpil lehor bat bezala,
bihotza iro* dudala.
Baina hemen natorkizu,
bai baitakit hala ere
zuk onartuko nauzula.

Zure gogoa ta zure
gozoa nabaritzea
zein den gauza atsegina!
Agorte honetan dudan [badut] (1)
ezagun ditudan dohai
horien urrutimina.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa