AZK^
Ez naiz zalantzarik
gabe bizi. Pinu
punta legez, sarri
dabilkida baietz-
ezezka burua,
dudaren haizetan
zabu ta balantza.
Baina pinua lez,
haizeteak arren,
irmo mantentzen naiz,
nahiz ta buruaren
ziurtasun ezen
aldi eta larri
batzuk gorabehera.
Pinuak lez, sustrai
itsaskorrak ditut,
erauntsi bakoitzak
sendotu besterik
ez dizkit egiten
kristau fedearen
funts harkaitzezkoan.