Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Esker oneko izan gura
natzaizu, Jauna, lehenik eta behin.
Naizenarekin eta dudanarekin
pozik bizi nahi nuke.
Eskerrak, Jauna, naizen bezalakoa
egin nauzulako.
Jauna, idazu lagun
neure alde onak garatzen
eta alde txarrak oneratzen.
Badakit, inoren antzeko ez baina,
neure antz bakarreko naizena;
badakit neuri dagokidan ihardunbidea
asmatu eta landu behar dudana.
Neuri dagokidanez biziko baldin banaiz,
badakit egia behar dudana erabili
bai neure barruan,
bai neure aiderazpenean.
Neure buruarekiko egiak
lagunduko dit neu izaten.
Ez diot ezkutatu behar
ez eta konpondu behar egiarik
neure buruari.
Egia bere gorrian da
benetako, eta estalki
zein apainduria orok du
itxura gabetzen.

Inoren egia onartzeko
gauza ez banaiz,
ez naiz egia zale.

Inoren egia beti da
estimatzekoa,
asko erraztuko digun
jokabidea.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa