Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB (A)^

Batzuetan, Jauna,
ez natorkizu
gorputzez baino.
Nire espirituak
ez dit jarraitzen.
Nire espiritua
ez da etortzen
nirekin batera
zure aldare aurrera.
Baina ni
etortzen natzaizu
eta zeure aurrean jartzen naiz,
zeure sagrariora begira,
eguzkitan jartzen
denaren antzera,
badakidalako
nigana zaudela
ta zure errainuak
ari zaizkidala,
kolorea ez ezik,
ontasuna ematen.

________________

AOB (B)^

Batzuetan, Jauna,
ez natorkizu
gorputzez baino.
Nire espirituak
ez dit jarraitzen.
Nire espiritua
ez da jartzen
nirekin batera
zure aldare aurrean,
zure sagrariora begira.
Baina ni
zeure aurrean jartzen naiz,
eguzkitan jartzen dena bezala,
bai baitakit
nigana zaudela
zeure ondasun guztiez.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa