Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Badugu deirik:
Zutitu eta
goazen!
Badugu lanik:
ihardunean has
gaitezen!


Deia ari da
Berri onaren
zabalkundera
oihu egiten.
Berri Ona da
gizadiari
zor dioguna.
Hots egin eta
presta dezagun
gizonen askatasuna.

Badugu deirik:

Zai dago lana:
nork Berri ona
egiaztatu,
erne gizona.
Berri Ona da
munduan landu
behar duguna.
Hots egin eta
presta dezagun
gizonen askatasuna.

Badugu deirik:

Gaia 1: Liturgia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa