Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Badakit ondo, denbora,
joan bazoazkidana,
badakit ondo, ta umetan
amaren banaketako
bisita laburretako
tristeziaren moduko
penagarria didazu
barrentzen aldegitean. [I]
Ama ezin zen geratu
herioz* nahi zuen arren.
Baina zu ezin al zara
geratu luzaroago,
luzaroago, luzaroago?

(2000)

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa