Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

Aita Gandiagaren
hau da historia. (bis)
Ez du probatu asko
munduko gloria.
Aita Gandiagaren
hau da historia.

Lehen semea izanik
mimoak zein gutxi, (bis)
anaia zitzaion-ta
ondoren iritsi.
Lehen semea izanik
mimoak zein gutxi.

Anaiari arreba,
arrebari neba; (bis)
halaxe luzatu zen
Orbelaunen korda. (1)
Anaiari arreba,
arrebari neba.

Aita-amak lan asko ta
beti laborantzan. (bis)
Zaharrenak behar zuen
egin umezaintzan.
Aita-amak lan asko ta
beti laborantzan.

Udatean [Udaran] etxea,
neguan eskola; (bis)
asko ezin ikasi
inondikan hola.
Udatean [Udaran] etxea,
neguan eskola.

"Kakanarru barririk (2)
ez ekarri gero", (bis)
jaurti zion amari,
egun batez, bero.
Kakanarru barririk
ez ekarri gero.

Lehengoak nahikoa ez [nahikoa ta]
ta ume bat oraindik; (bis)
etxetik aldetzera
jarri zen ordutik.
Lehengoak nahikoa ez
ta ume bat oraindik.

Plaza bat topa zuen
Arantzazun libre, (bis)
etxean baino hobe
zuen nahiz ta fraile.
Plaza bat topa zuen
Arantzazun libre.

Eskolarik gutxi ta
kasteilanorik ez, (bis)
zenbat gauza gertatzen
diraden aldrebes!
Eskolarik gutxi ta
kasteilanorik ez.

Gauza negargarria
dena kontatzea, (bis)
bapo kosta zitzaion
aurrera irtetzea.
Gauza negargarria
dena kontatzea.

Salto bat eginikan
historia hontan, (bis)
Zarautz eta Oliten
berriz arazotan.
Salto bat eginikan
historia hontan.

Noizbait Arantzazura,
bigarren aldia; (bis)
lana sobera eta
neurturik ogia.
Berriz Arantzazura,
bigarren aldia.

Poztu zedin Napoles
zioten eskaini. (bis) [I]
hogeitzu [hogeita-ta] urtez gero
non denik ez daki.
Poztu zedin Napoles
zioten eskaini.

Doktor behar zuena (3)
hemen dago sasi (bis)
euskara besterikan
ez bai dut ikasi.
Doktor behar zuena
hemen dago sasi.

Fraile zena etorri
utzirik umeak, (bis)
umeak zaintzen dago
hogeitaz urteak.
Fraile zena etorri
utzirik umeak.

Aita Gandiagaren (4)
hau da historia. (bis)
Esan ez ditudanen
bada memoria.
Aita Gandiagaren
hau da historia.

Gaia 1: Biogr.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa