Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OAR^

"Askatasuna zer den adizu,
Bitoriano maitea:
Ez da mendira edo kalera
egunero irtetzea.
Ez panderoa, ez ha jotzea...
baizik jo ahal izatea:
etxetik inoiz irten ez arren
zabalik dagon atea".

Lastur
(Fuerte de Galeras, Otsaila-1979).

________

Askatasun substantziaz
mintzatu zatzaizkit, Loinaz: [I]
eskola ona dukezu hortan
"Fuerte de Galeras".
Ez dut ukatuko beraz
diostasunik inolaz,
zeure buruan probatu duzu
jadanik benturaz.

Enpirista porrokatu
zeranik ezin ukatu
kontu gehiagoz behar genuke
guk ere jokatu.
Behar zaitut nik aipatu,
konduta hori goratu,
baldin norbaitek nahi balu bide
berdina hautatu.

Hemen euskara eskolan
ari gaituzu lan ta lan;
zure eskariz bertso egintza
ikasiaz holan.
Ondu dugu zenbait "talan",
Jaungoikoak daki nolan,
gauza errazik ez da gertatzen
euskaldunon olan.

Askatasuna zer denik
definizio eginik
egoki asko esan didazu
galdetu gaberik.
Hor ez al dago aterik
esperantzazko biderik?
Gehienez ere ez da izango
aldi bat besterik.

Laister ikusi arte eta
"txorionak" Lasturreta;
binbitartean aprobetxatu
pentsatzeko beta.
Etzak zimurtu kopeta
zuen zai asko gaude ta
zatoztenean piztuko dugu
mila bat fueta.

Martxoa-1979

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Lastur
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa