Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

TOP^

Maite ginduzun, maite zindugun,
maite zaitugu. Harrera alai
izan zindugun ezer baino lehen.

Laino gabeko eguraldia bizi zenuen
ingurukoen amorearren, egunero.

Gauza sakonen argi gordea
lortu zenuen sinpletasunez.

Sinesmenaren poza zerizun, eta Geroa
desiragarri zirudizun. Ezazu leku
sarri aitortu zenuen aiten
Aitareneko zorionean. [I]

Gaia 1: Familia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa