Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Inperioak
menpean gura zaitu,
erantzuiozu euskaraz;
aske zarela
nabarituko duzu,
erantzuiozu euskaraz;
ez zaitez [etzaitez] geldi,
giltza zertarako [zertako] duzu? (1)
Erantzuiozu euskaraz.

Inork etsi ez dezan
entzun alegia;
bertanbehera [bertan bera] usteltzen
dela ur geldia.

Kanta, egin irrintzi,
eman aurpegia
"ekin eta jarrai" da
gure agiria [ageria];

hitz egin [hitzegin] eta idatz,
ikas hiztegia;
finka zaitez zeurean,
birlora begia. (2)

________________

GOZA-1^

Inperioak
menpean gura zaitu,
erantzuiozu euskaraz;
aske zarela
nabarituko duzu,
erantzuiozu euskaraz;
ez zaitez geldi,
giltza zertarako duzu?
Erantzuiozu euskaraz.


Inork etsi ez dezan
entzun alegia;
bertanbehera usteltzen
dela ur geldia.
Kanta, egin irrintzi,
eman aurpegia.

Inperioak

"Ekin eta jarrai" da
gure agiria;
hitz egin eta idatz,
ikas hiztegia;
finka zaitez zeurean,
birlora begia.

Inperioak

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria vs. inperioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa