Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

"Honetaz [hontaz] behar huke idatzi,
hartaz behar huke".
Aholkurik nork eman
badaukat, demontre.
Askoren solasentzat
gor edo nahi nuke. [I]
Zergatik honetaz,
hartaz zergatik?
Zergatik ez neure
gogoak damaidan bidez,
zergatik ez jardun [ihardun[ libre?
Gai inportanteez barne
eraman nahi naute
neure izate-moduarentzat
begirune gabe,
niretzat neure gaiak
ez bailira eta (1)
asko inportante.
Neure gaiak, gaitxoak
erlieberik gabeko
esankizuntxoak
nahi ditut jaulki
ahotsik behartu gabe.
Beude gai inportanteak,
beude behar huke-ak,
aholku guztiak beude
beren handitasun
handiaren aldare
barrokoetan,
ale! (2)

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa