ABG-1^
Zergatik ez berri?
Zergatik ez egun bakoitza bezala,
zergatik ez goizero berri?
Zergatik ez egun berri bakoitza
zergatik ez estreinatu?
Gauza bakoitza zergatik ez ikusi
goiz bakoitzean berri bezala? (1)
Zergatik ez goizero harritu
goizero [goizero] inguratzen gaituzten
gauzen presentzia ohikoz [betikoz],
gauzen gure zerbitzuko izan nahiaren
goizeroko [goizoroko] prestasun berri goizerokoz?
Zer eskubidez eskatu gauzei, inguruari,
bizitzari, haiek hain xaloki eskaintzen
digutena baino gehiago eman diezaguten?
Zergatik ez izan esker oneko,
zergatik ez eskertu goizero [goizoro]
egun berri bakoitzak berriro dakarkigun
pertsona eta gauzen hurbiltasun
zahar eta berria,
ezaguna
eta ezagupen berri eta sakonagorako
eskaintzen digun aukera egunero [egunoro] berria?