Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

OTANen sartu gaituzte,
nahi-ta-nahiez sartu ere;
protestan biziko naiz ta
ernegu kantatuko dut,
deskontentu, alafede.

Armen kontrarioa naiz-ta
arma guztien kontrako;
bizitzaren zale gara,
bizipozaren aldeko,
armarik ez bakerako.

Potentzia handi dira
USA bai URSS erraldoiak;
janariak nahi ditugu
teknika eta kultura,
bizibide gizakoiak.

Armen aurrerapenik ez,
ez eta armen salmentarik;
ez dugu nahi adornutzat
gerrako tramankulurik,
misilen ziztu kantarik.

Etor bedi justizia,
etor bedi elkartea;
bonbarik gabe liteke
galarazi gerratea,
zutik eraiki bakea.

Horra gure desgraziak:
OTANen sartu gaituzte
demonioei graziak;
PSOE izan da ta beste
Averketzale ilustre. [I]

Gaia 1: Bakea
Azpi-gaia: Bakea: Armak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa