ABG-1^
Amak «zatoz», esan eustan,
eta ni, etorri.
Aldiak «zoaz», agindu,
eta ni, abiau.
Arrezkero bidera,
ta, arrezkero, bidean.
Jadanik sarkaldea
gorri ta baltz dago.
Gaba-egiń nai neuke.
Noiz ete dot entzungo
—noizbait atsartzeko—,
noiz urrengo txistada
—gaba-egiń nai neuke—,
zure deia, Jainko?