Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Ni bai, ni politiko naiz,
baina ez naiz (1)
edozein arbola baino
politikoago.

Arbolaren arioko
politikaz bestelako
politikarik ez dut,
baina bai horregatio
arbola hainbesteko
bizibeharretiko
minimum gutxi batzuk [batzu]
defendatu beharrik.

Euskaldun sentitzen naiz
oinetatik bururaino,
sortu ninduen lurra
maite dut sakoneraino,
eta airea behar dut
arnasaz birikak
bete ahal izateraino [ukaiteraino].

Aitortzen dut lurralde
erdarak hartu (2) honetan
larri bizi naizela
kalean, gizartean
eta sarri
Aizkorri maldetan bertan. (3)

Eta esan egiten dut
bizi dudan lorra
eta ni bezalatsu
euskaldun diren horretan [hortan]
malbizi direnena.
Geuri dagokigunez
bizi ahal izateko
behar adina lasaitasun
opa dugu ta eskatzen
nahitaez [nahi ta ez] ezinbesteko
halabeharrez.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa