ABG-1^
Bakartade aiņ [ain] zurtz ontan
bai dala eder ixilla,
bai dala argi ta zabala!
Ez dago oraindik artzairik
ainbat ardi-lorratz dagon
Artzanburu [I] alde ortan [aldeotan].
Dena ageri da oraindik
oiņezkoen itzal gabe.
Zelai ta malda gozatsuz
bedar xee bat bai ba-dator
sortuz, orlegi ta bigun.
Tordantxak* bai gora-beera (1)
ta belatxinga talde bat,
oiek be ageri dira
misterio ta lillura
aide garbian marratuz.
Sakon-uneetan oraindik
edur pillak ba-diraute,
et'oraindik ageri da
edur-tintaz baltzituta,
egalen bat edo beste.
Baiņa geiena -ta igazko
ardi-bidexkak, batez be-,
bai dagoala garbi.
Ta ba-dabil bat emendik,
aiņ zoriontsu eta aiņ [ain] jare,
erreiņu bikaiņ [bikain] bateko
jabe doatsu bailitza.
Ta ixill eta bakartade
eder eta argiz doala,
nai leuke bertan gelditu,
larre-txoriok bezala [bezela].