ABG-1^
Aldi onari arri bat
jaso gura neuskio
pagadi aundi onen gerizpe gozoan.
Orrien orlegiak
baetutako argiz,
ementxe nagoela
ikusi gura neuke nik neure arimari
eskeiñi oi deutsadan anpor onen ondoan.
Bedar igartueri eroritako aziz,
iñurriak, emen-or eta sustrai zedenduz*
baltz ederrez dabiltzaz
zulo ta zirrikuz.
Nik, barritz, opor eta,
esku bete paperez, ementxe jezarri [jesarri] naz
leen nekeak askotan eskatu deustan anpor
muskildu onetan.
Giroaren arira, larre-bei etzun au lez,
argiari zabaldu naiako zearo,
ta, atseginak artu nau
gozoki, ta banauka
aur bainindu, gauzeri
berezko irribarreak
t'olesak egiñez.
Ezer ez dot egin egun onen alde
ez barruan dodan poza irabazteko.
Nunbait inguruan da
gauzak edertuten
deuskuzan aldi ona,
ameseta aidea
arimako barrunbe t'ertzetara igorriz.
Gerora sarriago
oneratu dedin
—ta idarteko odoldi
t'orbelen ganean—,
arri bat jaso gura neuskio, oparri* gisa,
eguzki-pean datzan pagadi ixildutako
itzaltsu onetan.
Aldi ona, egoak,
—ustekabeko ongille—,
gorazarreen [gorasarreen] ama, ementxe nai zeunkidaz
(nik neure arimari eskeiñi oi deutsadan
anpor onen ondoan),
yoranen [joranen] gozagarri betiko zakidazan