ABG-1^
Baskoak, bai, baskoak
Euskalerrian jaio
guztiok gara, jakina [noski];
baina Euskalerrian
jaio guztiok ez gara,
inondik ere, euskaldun.
Baskotasunik inori
inondik ukatzetik
urrun bizi gara.
(Euskalerrian jaio
guztiok gara basko.
Dudarik ez dago).
Besterik da ostera
esan gura dudana:
Hurretik ez urrundik,
inondik ez direla
inolako sinonimo
basko eta euskaldun.