ABG-1^
Orain arte banaiz
eta, banaizela
paper honetan nahi dut
idatziz, azaldu,
duda-mudatatik
irten nadin ere.
Orain arte banaiz,
eta bitartean
zerbait esan nahi dut:
banaizen oroipen [oroit] hau
ez dudala horren
aspaldiko ere.
Banaizen ustezko
kredo hau ez dakit
noiz artean [noizartean] ahalko
dudan baieztatu,
ez bainaiz [bait naiz] sentitzen
luzaroko ere.
Iturritik irten
eta maldan behera
nolabait dihoan [dijoan]
ur-hari apala
naizela dirudit
inondikan [iruditu] ere. (1)
Uraren galtzeko
arriskuak zenbat
diraukeenik inork
inolaz ez daki,
asma-ezin hainbat
dira izan ere.
Baina azken batean
gal daitekeen ura
ez da desegiten.
Baina nik ez dakit
uraren antzeko
guztiz naizen ere.