Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

ABG-1^

Igaro zaizkigu
urteak
usteldu ere bai
usteak
ia pott egin du
gureak.

Baina eta horra,
oraindik
ez dugu alde nahi
hemendik
honi ez diogu (1)
higuinik.

Nahiz eta erostaz
bizi bat
ez du nahi hiltzerik
gehienbat
iraun nahi du ahal den
bezainbat.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa