ABG-1^
Euskal Herri zaharra
Bascongadak (1) baino
askoz zabalagoa da.
Euskal Herri zaharrean
izena justifikatzen
duen euskal hiztuna
gutxiengo urri bat da.
Euskal Herri zaharra,
euskara galdu ahala,
gero eta Pays Basque edo
País Vasco-agoa da,
Frantzia
courtois eta
Espainia noblearen
poz nazionalistentzat.