Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Otsail buruko goiz bat,
ehun txori batera;
jaiki naiz otoitzetik,
utzi dut kapera.
Luma hartu dut eta
hartu dut papera,
une honetako [hontako] poz hau
ez noa galtzera.

Zoro irten naiz, zoro,
zerupe librera
txorien kantak entzun
eta bertanbehera
haien poz berezkoan
murgil egitera,
haize gelditan diren
landareen antzera.

Argia ta ederra
goiz honen sorrera,
bana-banakoa da
txorien jarrera;
garizumako garai
latza gorabehera,
une bakan hau bekit
Pazko-adiera. (1)

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: hegaztiak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa