Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
ABG-1^
—"Ni ez naiz politiko",
—esan zuen—,
"baina (1) Egin politiko da
eta Deia".
"Nik El Diario Vasco edo
El Correo erosten dut",
—esan zuen—.
(Demonio, ez zekien asko (2)
nahiz El Diario Vasco
edota nahiz El Correo
zein diren politiko!)
"Egin eta Deia baino
egunkariago
izatez gainera,
politikoago dira
El Correo eta
El Diario Vasco",
ihardetsi nion nik,
eta haserretu egin zen,
eta bueno, bueno,
no hablemos de política, (3)
arramuskatu zidan,
eta isildu egin (4) nintzen.
Egin eta Deia
partidista dira,
partidistaegiak;
eta egunkari
dena beharrekoak. (5)
Hala ere, jokatu
euskal gauzaren alde
jokatzen dute biek
funtsean, edo euren
ustetan, behinik behin.
El Diario Vasco-k eta
El Correo-k ostera,
egunkari franko
hornituak izanik,
funtsean ez dute
euskal gauzaren alde
ezer asko jokatzen,
dudarik gabe, beste
kontra aldeko frente
frenteko partidista
besterik ez direlako.
Euskal gauza zein-zer den
esan-esan beharrik
ez dago ostera:
bereaz hustutzera
dakarten Herri baten
arduraz gainera,
problema horren aurreko
jarrera-modua da,
gutxi gorabehera.