AZK^
Jauna, nik badakit
hurbil zaudela nigandik.
Hala ere, zein nagoen [nagoen ni]
urrun zuregandik [zugandik].
Zu, hementxe berton,
nire neuaren oskola bera ukitzen.
Ni, neuaren oskol [oskolaren] ostean,
nire neuaren oskolean babestua.
Ausardia zait falta
neure oskol hau hausteko.
Nai, nahi nuke bai zurekin
harreman zuzenean jarri,
baina oskola hausteke.
Zurekin harremanetan jarri nahi izaten dut,
esaterako, zutaz mintzatu behar
izaten dudanetan.
Zein lotsagarri gertatzen zaidan, Jauna,
zutaz mintzatu behar eta
hitzak zeure puska bero ez baina
neure hotzaz izozturik jalkitzen
ari naizela ohartzea! [ohartzen dudanean.]