ABG-1^
Eta aldiak
egunak banan-banan
ematen dizkigu
eta unez une (1)
igoarazten gaitu
goizetik gauera
egun oroz egun oro.
Eta aldiak
gauak ere ematen dizkigu
hutsune sakon edo
egunaren iruntzi ilun bailira,
loak aldapan behera
goizera eraman gaitzan.
Eta egunak,
pasatu ahala,
aldiak bizitzari
banan-banan kentzen dizkion
ezpalak bezala dira
eta gauak, erabat
ebakiko gaituen
liparra* bezalatsu. (2)