Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Riau dio herriak
lanari utzita,
riau dio kantuan
festari eutsita
goraka jaikita
festaz festa barna
herriak pozkida
ospetsu darama.


Herriak ederki daki
zer den lanaren lana;
nekea zer den badaki,
zer den kostatzen jana.

Riau dio.

Pisu gaitza da Herriak (1)
gainean daramana,
badaki aldapa zer den,
zer ezin-eramana.

Riau dio.

Herriak eten baino lehen,
aldi bat utziz zama,
festan egiten du murgil
lilurari emana.

Riau dio.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa