Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

K4D^

Hauxe da [dasagun] Bazko igande (1)
egunsentiko poema:
Jainkoak biztu duela
gurutzean hil zutena.

Bazko goizean barrena,
Madalenari aurrena,
bizirik agertu zaio
hilotzik uste zuena.

Bakarrik utzi zutena
Berbera da dabilena
bakarrik utzi zutenen
bila bidera irtena.

Pedrori ere agertu,
Santiagori hurrena,
bizirik ikusi dute
hilda ehortzi zutena.

Eta_hala dute sinestu
agertuz joan zaiena,
non, Harengan jarri duten
indar guztiz sinesmena.

Bizien artean dela
Jainkoak biztu duena,
hauxe da lekuko haiek
eman duten aitormena.

Jesus hildakoa biztuz,
dena berri, dizti dena,
Jainkoak guretzako du
idatzi Bazko-poema.

Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa