AOB^
Berez edo-ta nerez
nahi dut zoriona:
askapenaren bila
dabilkit gizona.
Betiko morrontzatik
irten nahi dut beti;
betiko morrontzetan
jausteko luzeki.
Ezin dezaket ihardun
nahi dudan bezala:
zehatz didate neurtu
luze ta zabala.
Legetik irten nahi ta
bizi naiz haserre;
lortu zera lortzen dut:
mila bihotzerre.
Bizitzan nahi dudana
segurtasuna da
baina zertan fidatu
ninteke ezertara?
Eskaini gizarteak
asko eskaintzen dit;
baina arriskuetan
ez nau zaintzen zutik.
Bizi beti bizi dut
ongi bizi nahia;
baina ezin naiz ase,
hain motxa da jaia.
Munduak badu zenbait
zorion-inbentu.
Probatu ditut, ez naiz
sentitzen kontentu.
Ez dugu lortzen inoiz
inolaz gustorik;
apenas dago inon
arrazoi justorik.