Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB (eskuzkoa)^

Gizakiaren alde
jokatu zuen
hitzez eta egitez.
Jesus Nazaretarraz
ari naiz.
Apaizen
eta erlijioaren
mikaztasunetik,
hauzi-maisuen [sic] eta
justiziaren
hatzaparretatik
gizakia askatzen
ihardun zuen.
Jesus Nazaretarraz
ari naiz.

Gizaki baztertuen
adiskide izan zen,
gizakiaren premien
erremediatzaile.
Gizakiari
berri ona ekarri
ziolako eta
askapenaren bidea
erakutsi ziolako,
epaitu zuten,
heriotz zigorra
eman zioten
eta gurutzean
nekaldu ta hil zuten.
Jesus Nazaretarraz
ari naiz. (1)

Baina eta Hark,
Etorkizunera
begia jarri zuen
gizakien esperantza,
su berri baten
argia piztu zuen,
eta, Haren argiak,
hilen artetik piztuak,
gizakiaren helburu
gorena argitzen du,
justizia ta bakea
maitasunean
bizi dituztenentzat.
Jesus Nazaretarraz
ari naiz.

Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa