Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Haziak lurrean bezala
garaiak eta giroak deituta
hala dira sortzen gure baitan
esankizuntxoak.
Askotariko haziak. Askotariko landarak dira
sortzen lurrean. Bejetazio askotarikoz ageri da
lurra.
Askotariko haziak. Lurraldeak ere askotarikoak.
Lurralde bakoitzak berriz dohain aproposak.
Giroa ere aproposa.
Garaiak ere aldian aldikoak lurralde bakoitzak.
Askotariko haziak. Badu lurralde bakoitzak
askotariko hazirentzat bizibide onik zein giro eta
garai den.
Askotariko haziak. Soro bakoitzez, zelai bakoitzez,
baso bakoitzez, larre bakoitzez, askotariko haziak
dute ama-sabel emankorrik garai eta giro egoki
bakoitzetan.
Askotariko haziak. Gu bakoitza gara lurralde bakoitz,
lur txatal bakoitz hobeto. Garaiak eta giroak digute
hazi bakoitza hanpatzen (1), ernemin arazten eta
landaretzera deitzen.
Askotariko haziak. Askotara ditugu mamitzen
esankizuntxoak.
Behin baten esankizun bat esankizuntxo jaio zen.
Esankizunak asko direla ohartu behar dut.
Esankizunak mila modutako soinekoz agertu ohi direla. (2)

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Lurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa