ZKA^
Arbola ez zena bazekien.
Bazekien txori ez zena ere.
Baina, hala ta guzti,
bazuen arbola izateko gogorik,
txori izateko gogorik.
Bakea maite zuen,
lur baketsuan nahi zuen
arbolatxo baten antzeratsu bizi,
bere sustrai guztiz
lurra hestutuz maitekiro;
bere adaburu guztiz
zerua besarkatatuz maitekiro;
bere kantua haizetan kantatuz
nahi zuen bizi,
ezeren beldur ez den
txoriaren antzera.
Ez zen arbola ospetsu izateko jaioa sentitzen.
Beste arbolen taiuko arbola
nahiz arbolatxo izatez
konforme zen.
Beste arbolen tankera ta keinua ikusiz
zoriontsu sentitzen zen,
beste arbolen arbolatasuna ikusiz,
zorioneko.