Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Sustraiei nahi nieke entzun.
Inolako bakerik gabe
nahi nuke sustraien ahotsa jaso
eta jatorrizko jatortasunez
ezarri paperean
sustraiek dinostena.
Hari bateko jendea zait gustagarrien.
Bide ta eztarri bateko iturriak halatsuko dira
eta bihurgunerik gabe ixurtzen dute
barrueneko ur jatorra.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Bizitza: Jatortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa