Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Inguruari aurre emateko
gauza ere ez gara izan
sarri askotan.
Gure barruindarraren [sic] adarrak
uzkurtu egin zaizkigu
ezkutokitik irten den
edozein zailtasuntxoren zapirik
ukitu orduko.
Etsi egin dugu maiz
edozein atxakiaren itzaletara joz
babes eske.
Itxuraz beste, menpera-erraz gara,
eta,
gure bizarrak ez du larrurik estaltzen,
mintz minbera baino.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa