Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Garizuman gaude
nork bere buruari
zorrotz begiratzeko
deia da Garizuma
Utz zazu ispillua.
Ez da horra, ez eta
ur geldi ta garbien
xafla izur gabera
nora begiratu, non
ikusi behar duzun
zuk zeure burua.

Itxi itzazu begiak
jar itzazu zeugana
eta luza itzazu
zeure barrunbez barna
arik kontzientzia
atzeman dezazun arte.

Gauza garbirik ez duzu
han ikusi ahalko.
Hain zuzen hautsez dago,
zikin kortika lodiagoaz
estalirik ez badago.
Azter ezazu beraz
Hustu ezazu, ken (1)
gainean duen hainbat
zarramarra, hainbat
opako bihurtzen duen
purtxilkeria pilatu.

Gaia 1: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Garizuma
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa