Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Bazekien biperrik balio ez zuen arlotan
ari zena.
Gizaseme gehientsuenen zori arrunteko esparru apala
zuen maite.
Esistentzia-lege soilaren barrutian nahi zuen
gehientsuenen zoria biziki bizitu.
Gehiengo nabarraren zori ta zortea zitzaion
sakonkienik hunkitzen zuena:
Inor askok jakin gabe jaio,
inor askoren berritara heldu gabe bizi,
eta, inor askok jakin gabe hil ere.
Gehiengoaren pozaldi txikiz poztu,
gehiengoaren neke luzetan parte hartu
gehiengoaren etengabeko esperantzari begiratuz ibili
aurrerantz eta norabait.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa