ZKA^
Bizi-beharrak
aldatuz daraman
Herri bat.
Lehenak nekez damaio
kultura zaharkindu baten
hondakin zenbait besterik.
Gezurra badirudi ere,
Orixeren Euskaldunak-etatik
gertuago dut sustraia
industria eta teknika-inguru hontatik baino.
Baina zer da gaur gertatzen?
Orixek aipatzen duen hartatik
osoro da aldatu
euskaldunon bizimodua.
Bizi-beharrak gaitu
hontara ekarri.
Baserritik kalera
etorri gara;
gure haurrek
ipuin bezala entzuten digute
nekazal bizimodua.
Haien hasera
kaleko giroak eratuko du.
Kalea berriz
beti dago industria eta teknika giroz hanpatua.
Baina geu gara
ohitura zaharrak utzi eta
bizimodu berritara
aldatu garenak. [I]