Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Ez dago ezer,
ez bait nau
ezertxok deitzen.
(Abereen ezkilak urrun
eta abioien hotsa).
Ez naiz lagun, (1)
ez bait zait
hitzik sortzen.

Bizkar ostean utzi dut
arazo-multzoa:
neure etorkizuna,
herriaren lorra,
izate konszientearen
kontzientzia sorra,
ta, barrura noa. (2)

Odol bakar bat dabil
bizitza-maila honetan;
gauza guztien barruz dabilen
odol bakarra:
kreazio osoz oso
bizitzaren erritmoa
darabilen plasma
berebizikoa.

Hartan dagit murgil,
hari natzaio fidatzen,
hartan dut galdu nahi.

Buruari motorra
kentzera noakio,
zarata gehiegi dit sortzen. (3)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa