ZKA^
Lurrak biltzen gaitu eta
zeruak inguratzen.
Nork nahi du gure artean
lurrik zatikatu?
Lurra bere osoan maite ez duenik
hemen ez da jaio.
Lurreko gara sentitzen
ta gure maitasuna
mugaharriak baino (1)
barruragotik doa
lurrez lur, lurraren
alde batetik bestera.
Hemen jaioz, lurreko
lurrean jaio gara,
ta lurraren edozein
alderdi maite dugu
lurra batasun eta
osotasun bakar
aitortzen dugulako,
zeruaren kolko
bakar beraren barruan,
trinko eta borobil.