Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Hainbat eta hainbatek ez du
nik hainbesteko
idatzi ahal zoririk ukan.
Nik eskolatu ahal izan dut
neure burua.
Irakurri ahal izan dut
eta idatzi ahal izateko denborarik
ez zait faltatu.
Zer idatzirik ostera
ez dut ukan horrenbeste.
Laguntza eta oinarri zabala du
idazleak eskola.
Burutapen askoren sortarazle
ditu gai irakurriak,
baina zer-idatziak beste iturri
bat du, etorria deritzona.
Etorria berriz ez dago lortzerik,
eskolak ez du ematen
ez irakurgaiek erakartzen.
Etorria, ur (1)
edo haize
edo su. Eragin ere baduzu,
kanpotik baino barrutik
ari zaizu bere indarraren neurriko. (2)
Eskolak eta liburuek
etorriak handiroki ireki dituen
idazleen berri ematen dizute.
Hidrografia unibertsalak
Ozeanu, itsaso handi eta
hibai nagusiei buruz iharduteko
orriak besterik ez du. Urbegi
eta iturri arrunten berririk
ez zaio kabitzen.
Une hontan eskola eta irakurgaiak
datozkit berriz burura. Eta une honetan
eskola-irakurgaien etorriarekiko
zerikusia badaezpadakoa baino
handiagoa dela iruditzen zait.
"Preguntau gura dozuna. Ze
eskolatua ez izatekotan,
eguzki horren azpian ezer dakienik
inor badago, neu naz bat",
esan zidan behin gure aitak.
Gure aitak berriz ez du inoiz
bere izenaz (3) kanpo ezer idatzi eta
ez etorri ederrik ez duelako.
Berak ere badaki ondo etorriaren
grazia baduena (4). Horregatik sarritan
esan izan dit: "Zuk besteko eskola
izan baneu nik, zer ez ete neban
eskribiduko".
Gure aitak beretzat nahi lukeen
eskolaren jabe banaiz ni,
baina ez hari darion etorriaren
ondorengo. Gure aitari etorria
dario. Bere mendean duen edozein
gairi ateratzen dio harek
guk uste ez genuen diztira,
ezpala eta irazkina. Norbere
menpeko jakiteari inork uste ez
duen berritasuna sortzeko ahal-
menari deitzen diot nik etorria.
Etorria ez da edozer (5)
gauzaz ihardute hutsa, ez eta
gutxiagorik ere.

Gaia 1: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: Inspirazioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa