ZKA^
Gelditu gabe ihardun dut,
hamaika bider, hamabi huskeriatan,
nekatzeraino.
Haserre ihardun dut hamaika bider,
hamabi huskeriarren.
Bizitza-harila banoa,
bizi-ala,
askatuz.
Aldiak basetxe baten [I]
lotu zuen muturra,
ta, utzi ninduen aske
-ala bertan behera?-
halabeharrez buelta-bueltaka.
Zer da bizitza?
Zer dut bizitza?
Harila epela da.
Harilak berezko bere
gozotasuna bizi du.
(Harilak bi mutur ditu:
hasierakoa eta amaierakoa;
hasierako muturrarena badakit).
Haril sortu ginduzten [sic].
Beren bidean elkar aurkitu zuten
bi harilen elkar-ikutze berotik
sortu ginen.
Gero geu ere
haril gara
amarekiko zilbor-hestea
moztu ziguten baino
bederatzi hilabete
lehenagotik ere.