Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Begien osteko zakurra
edozein usna-zakur
nekeak akitu da.
Esaneko zakur izana,
leiala bezain gogorra,
ez zuen sendotasuna
gogor-plantaz
gogortzen zuena,
planta gogorrez.

Begirada
gogortu zaien
begien ostean
ahulduta dago
zakurra.

Zintzotasun tonto batez
tonto galanta izan den
zakur honi
erruki diot
alferrikako
errukia bada ere.

TAL Hotel.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa