Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Gizona zakur egin zen,
gizon izateko
gauza izan ez zelako.
Asko nekatu zen
gauza asko pentsatzen
eta egundo
ez zuen pentsatu
gizaki zenik.
Asko saiatu zen
legeak betetzen,
legeak betearazten,
legearen morroi,
legelarien esaneko,
zakurrik zintzoena
bezain esaneko.
Egundo idortu ez zitzaion bihotzaren
ihaultzaile* [sic] bizitu zen (1)
kateei ez baina, bihotzari
ausiki* ta ausikiz,
egundaino. [I]

------TAL Hotel.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa