Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

TWA ez da begiratu baten [I]
hainbesteko erraldoia.
Ez da kolpera, soseguz baino hasi;
poliki bizkortu du abiada,
ta une batez, airean eta baju,
geroz eta gorago, oraindik
etxeak eta hiria ikuskizun eder;
gero eta puntu altuagotik ikuskizun
etxeak eta hiria; gero eta txikiago, urrunago
ta sakonago lurraren azala,
kolore banakatuz gustagarri,
pintura itxuratan, barrurago, kuadru
gero ta zabalagoaren barruan. (1)
Hegoak lurrean baino handiagoa
dirudit; hazi egin da zerua
irabazi-ala. Beheko ikuskizuna
haruntz lehenengo erdian, bigarre-
nean honuntz, pareko leihoaren
eskumako ertzarekin biltzen da, ertzaren
goikaldea batzutan, ronbo iru-
diko bitartea irekiz itsasoaren
gainean. Hodei azkar baten
dindirri halako muturra
dator, joan da, hodeia
hegoa estaltzeraino dator eta
dardaratu da abioia. Hegorik
gabe, dardara gehiago egiten
du. Orain hodeia atzera igaro
denean, paisaia antzigarrez
jantzi baten gainez goaz, ia
geldi, ur-une urratu eta urdinak dituen
paraje antzigartuz zehar,
beste laino bat dator mehe, gero lo-
diago, lehengoaren antzeko eta
igaro denean bi laino maila
ageri dira beheko urdina
beheragotuz. Azpian hodei
tontor zuriak ditugu gorari [sic]
zuri eta gris urrutiko ta
goitik irudi lezaketen
halakoak. Arboladi zuriak
harutzago itzal grisez, eta,
zuria urratzen den tokitan
osteko urdina. Hegoz gora
garbi dago zerua, beheko laino
puskak nakardura
gorriska larrosazko eta zuri na-
bartuz -ea beste aldeko leihotik-
beheko zabaleta [sic] apar
urratu sail handitan
pilatuz urrungo zeru ertze-
an beheko zerua goikoarekin
biltzen da.

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: Atmosfera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa