Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Arteta Zubiaurre = euskal arimaren errainu bat itsatsi dute.

Zumarragako Antiguako eliza = euskal arimaren lorratzez.

Azkueren "Canzionerua"k euskal arimaren giro jirariz (1) dihardu.

Getariako portuan dagoen arrantzale andratzatkoak ez du euskaldun arimarik.

Asteasuko umeen eskolak ez du euskaldun arimarik.

San Inazioren bizitzari buruzko erreflexionatze sakon eta serioa euskaldun arimarena da.

Lope de Agirreren errazio [sic, erreakzio?] dramatikua euskaldun arimarena da.

Unamunoren sentimendu trajikua euskaldun arimarena da.

Pio Barojaren arima euskalduna da.

Zer da euskaldun arima?

— Euskal lurraren lurrunak ondu [gozatu]
duen giza arima minbera da,
paisaje unkigarri batek moldatu
duen arima sentikorra
bere bizilekua sortaldera begira jarri du, bere hilak sortaldera begira ehortzi ditu
iņularrari luzaro begiratu dio, urrutira begira.
Gero bere lurrera itzuli da
mendiek nondinahi inguratzen dien lur hartara.
Itsasoak eta erdal herriek urbildik
inguratzen dien lur hartara
eta maiteago du lurra
giro modu askotakok, askotarikoa
egiten dien bere lurralde txikia (2)
eta lotuago egiten zaio lurrari
lur inguru hari: izen zaharrez
zaharren aztarna zaharrez ari zaio
inguruaren unkiduraz blaitzeraino
lurrarekin lur konkretu harekin
identifikatzeraino, bat egiteraino (3)
Euskal arimak bere lurraren kera du eta bere lurraren kera islatzen du bere izatearen agerpenetan:
Bere lurraren edertasun noblea
bere lurraren samurtasun sendoa
Euskal arimak bere konplementu duen bere lurra zoitu nahi du
lur harek bizitu izan duen
bizitze aideri eutsi nahi dio
eta ez du nahi bere lurraren bizitzazko bizitza-eboluzioaren ritmokoa ez den transformaziorik, (4) eta nekez eta gerraz
eta konformidadez eta fedez
eta ezinez eta ezinbestez
eta intziriz eta negarrez,
eta erresistentziaz, eta
iraultzaz bizi du bere
lurrori eta bere izateari
ari zaion kalbarioa (5)
Euskal arima bere lurrak ainako bizinahiez, berari dagokion bizitza, berak forjatu duen bizitza biziki bizi nahi duen giza arima da (6)
Euskal herria ainako ederra
samurra, gozoa, sendoa, alaia ta tristea, askotariko eta zaharra
suposiziorik onhartzen ez duena
inposizioa sufritzen bizi dena
inposizioaren kontra bizi nahi duena
Jainkoarengana jotzen duena
Amabirjinaren altzora doana
iraultzara
berari dagokion bizi giroaren bila: bizi-nahiz, bizi-minez. [Euskalerria bezain askotarikoa ta Euskalerria bezain bakarra
antzeman erreza eta expresagaitza]. (7)

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa