Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Erri bakoitzak
maite dau
norbere izaera
pertsona bakoitzak
norbere izaera
—berez eta bearrez—
maite dauan lez.

Erri bakoitzak ere
—berezko lege batez—
maite dau berea [??] (1)
norbere izaera.

Pertsonak ez dau maite
norbere burua
iñorena baino obea dala
uste dabelako.
Ez dot maite nere
erria
neurea dalako baño.

Berezkoa da norbere
burua maite izatea
ta norbere erria
maite izatea.
Berez jaku maitagarria
norbere erria.

Pobretasunak atera nindun
ain maite neban erritik.
Izaeraren legea
norberaren lurraren
izen ona maite izatea. (2)

Norbere erriaren alde
lanik badagiogu
ez da beste lurraldeak
maite ez doguzalako.

(Neure arrobian (3)
egingo dot lan.
Arri ederrak urten dabe
gure arrobitik.
Eta giza irudi eder
izatera eldu dira
Espainin eta Amerikan.
Neure arrobian
egingo dot lan.
Gure arrobitik
gerora be arri onak
erruz urten daian).

Gañerakoentzat probetxuzko
izan gura ba-dogu
bearrezko dogu
izaerak emon deuskuzan
geure doaiak zaitzea,
eustea lantzea [sic].
Erri bakoitza gorputz bat da
ta gorputz osotu bear dau.

Ezin geinkez trukatu
gure gorputz atalak
postizuzko utsat [sic, utsak?]
geldituko giñake.
Ta postizuzkoak
ez dau balio inori laguntzeko.

Ez dot gura nire erriak
begiak itz daiazan.
Mundura begitu ta iñoren
onak ikusi daiguzan
gura dot; ikusi eta ikasi.
Baiña ez dot gura
bere doainez aztu dadin
norberetasuna osatu
ta obetu daian baiño. (4)

Aita baten seme gara guztiok
Arengandik artu dogu
geure izatea
baiña bakoitzak berea,
ta ala bakotzak anaien
ona nai izanik
norbere burua landu ta
ondu bear dau.

Pobre jaio nintzan
pobretasun bizitza
aukeratu neban
ta pobre iltzea
gura dot,
baiña neure erriarentzako
zorion klase guztiak
gura dotaz.

Gure anai ta urkoak
maite ezpagaitue
erbeste ta urrungoak
ba-gaitue maite.

Mintoiak* landare
sendoak azten dituanean
landareok edonon
eltzen dabe
ta frutu onak emoten.

Nik neure mintoi au
begiratuten dot.
Mintoi ontan landareak
mardulak ikusi gura
dotaz.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa