AOB^
Giza oinek zapaldu
duten lurreko arra bakoitza
poemaz ereinda dago.
— Giza oinek zapaldu duten
lurreko arra bakoitza
dardaraz dago
hizketan dago
nork entzun zai dago.
— Urte luzez ibili naiz
bakarrik ibili naiz
Arantzazu inguruz haibeste bider.
— Pagoak hazi dira
pagoak hazi eta hil
eta pagoak hazi
mendiotako hainbeste bide zaharrez.
— Arantzazuko mendiz mendi
zenbat bide,
zenbat bide zahar,
erreten sakon gisa
gizalditako giza
- korrontearen lekuko
orbel estalki lodiz baino
giza arazo hainbeste
- modutakoren
oihartzun lodiagoz.
"Zuk zer duzu, Arantzazu,
amets kabi, otoitz-leku?
Euskalerria oso osorik
kantari dijoakizu". [I]
— Bideei galdetu diet
Salbatorek bertsootan
galdetzen duena.
Eta bideek Arantzazu bera
erakutsi didate
hainbeste bide-puntaz
zer duen baino zer den
erantzunez.
— Eta begiratu dut
Arantzazu (1)
oinharritatik [sic] gora begiratu dut
oinarritako harri (2)
sakonetatik gora
oinharritako harriz gora,
dituen adreiluzko
orube handiz gora,
jendeak bistan duen
oinharri hartarainoko
oinharrien oinharri
harkaitz artez beherakoz gora.
Han behean ikusi dut
pagoak hazi zaizkien
bide hoitako [sic] bidez
ekarritako harriak, adreiluak, karea.
Han behean lan zangarra
ikaratzeko lana, lan aspaldikoa
.
Han gora ikusi dut
lanaren jarraipena
han gora gizaldiz
gizaldiko lanaren
lanezko luzapena.
Sute zaharrek kiskaldutako
hondakinez gora
sugar berriagoek gardostutako*
orma izugarriz gora.
Ta Euskal Herria ikusi dut
kantari "begiak barrez barrez bihotza negarrez"
Euskalerria ikusi dut amets baten pozez,
otoitzez, fedez, konformidadez, apaltasunez,
erromes, erromeritan, elorri loratuen
lorezko alaitasunez, aspalditako bidez
bide, egun arterainoko bidez.
Eta behinola poeta batek
benetan hartu zuen Arantzazu eta galdera
bat egin zuen: Zuk zer duzu Arantzazu, amets-kabi, otoitz-leku?
Eta egiaztapen hau egin zuen: "Euskalerria oso osorik
kantari dijoakizu".
Ta Euskalerria ikusi dut (2)
bere "bizi, giro eta itxaropenaren gaueko aspaldiko
bidez bide
Ama errukiorrari dei eginez,
Ebaren ume erbestetu,
aiezka, antsiz ta negarrez
negar Herri hontan zehar, [II]
egun arterainoko bidez.
Erlijioak daragion jendea ikusi dut
Fedearen eraginak
darabilkian jendea.
Fedearen efikaztasuna sinesten duen
jendea
Fedearen agintzari edo promesak biziki haintzakotzat dituen jendea
jendetasuna ta erlijioa batera bizi duen jendea
kristau fedea jendetasunean bizi duen jendea
jendetasunaren misterio ilun eta sakonaz, bizitza berearen
misterio ilun eta sakonaz
jendea ikusi dut Arantzazura erromes.